Bihar, Lurralde Elkargoaren aldeko manifestazio jendetsua espero da Baionako karriketan. Protestak sekulako atxikimendu maila lortu du. Aste honetan bertan jakin da adibidez, Ipar Euskal Herriko 158 auzapezetatik 103k kolektibitatea sostengatzeko pausua eman dutela. Horien artean 40 Baxe Nafarroakoak dira, 32 Lapurdikoak eta 31 Xiberokoak. Protesta honen atarian ordea, Manuel Vals Barne Ministro frantsesak polemika hauspotu duten adierazpenak egin zituen atzo: “Ez euskal departamentua, ezta lurralde kolektibitatea ez dira Gobernamenduaren agendan”. Adierazpen horiei buruz galdetu diogu hain justu, Jean-Michel Galant Azkarateko auzapez eta Garazi-Baigorriko Lurralde Elkargoko presidenteari. Bere ustez, “Vals-en hitzak biharko mobilizazioa hausteko baizik ez dira”.