Haurren aisialdi ekintzan dinamizatzaileak euskaraz edo gaztelaniaz aritu behar duen hitz egiten ari direla, guraso batek: “yo creo que lo del idioma es secundario”. Egoera horri tiraka abiatu dute Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegi gaurko NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atala. EGIN KONTU tartean, berriz, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Garbiñe Petriatirekin aritu dira hizketan. Petriatik Nafarroako zonifikazioaz eta banaketa horren zentzurik ezaz hitz egin die.