Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteak “Euskara Jendea” dokumental-sorta ekoizten ari dira, eta prozesu horretan aurkitu dute Louvre museoko Saint Deniseko biltegian Mocconio Vero hilobiaren inskripzioa. Atzo egin zuten aurkikuntza arkeologikoaren aurkezpena. Baina zergatik da garrantzitsua hilobia? Ba, Erromatar Inperioaren garaian baskoien eta barduliarren 24 hirien errolda egin zutela erakusten duelako hilobi-inskripzioak; eta horrek argi uzten du erromatarren eta euskaldunen arteko elkarbizitza. Gaur Lutxo Egiarekin luze solastu dugu, hilobiaren garrantzia nabarmendu digu berak, hura aurkitzeko prozesua zein den edo ta Mocconioren hilobia Euskal Herrira ekartzeko emandako urratsak.