Komite Internazionalistak eragileak antolatuta eta “Kapitalismoaren aurrean… herrien arteko ideien kontrabandoa!” izenburuarekin jardunaldi interesgarriak izaten ari dira egunotan Bizkaiko hiriburuan. Gai ezberdinei buruz entzun eta eztabaidatzeko parada izaten ari da aipaturiko jardunaldietan: alternatiba sozioekonomikoak Euskal Herrian, langile-kontrola berreskuratutako fabriketan Venezuelan, lur- okupazioa Andaluzian edota Kataluñako Kooperativa Integrala. Honetaz guztiaz hitz egin digu Komite Internazionalistak-eko Josu Vazquezek.