Azken agurra jasoko du gaur San Mamesek, bilboko “Katedralak. Noski, katedralean beti egin dena eginez egingo da agurra, alegia, futbol partida batekin : Bizkaia-Athletik. 100 urte bete ditu aurten lehoien estadioak: milaka norgehiagoka, lorpen, oroitzapen…emozioz betetako gaua izango dela nabarmendu du gurean Joxe Angel Iribarrek. Txopo ezizenez, 18 denboraldi eman zituen elastiko txuri-gorriarekin. Iribarrarekin hitz egin dugu gurean: orainaz, etorkizunaz eta iraganaz, beti ere bere Athletik maitea ardatz hartua.