Beste familia bat etxerik gabe utzi dute Barakaldon. Hipotekari aurre egi ezinda, gaur Ertzaintza bertaratu egin da eta bortizki sartu da etxebizitzara, barruan zeuden familiako bi seme-alabak, kanpoan protestan gurasoak. Atarian jende handana bildu da, hala kontatu digu Herri Kolore hedabideko Fontxo Canterak. Baina ez dute lortu desjabetza bertan behera uztea. Poliziaren jarrerarekin kritiko agertu da Cantera, borrazoka sartu direla, eta atariko atea irekitzeko kristala ere hautsi dutela.