Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka da, eta aurten 10 urte bete ditu. Hori dela eta Ficoban egiten den azokak ateak zabalik izango ditu aurten, sarrera dohakoa izanen da. Gaur hasi eta iganderarte luzatuko da azoka eta ikusi, ikasi eta dastatzeko gauza aunitz izanen dira. Hitzaldiak, tailerrak, erakusketak…Monika Alegi Fikoba azokako zuzendariarekin aritu gara gaur solasean eta berak eman dugu Bioterra azokaren berri.