Bihar aurkeztuko du Herrirak Epaia ekimen ibiltaria Tafallan. Ez da kasualitatea ekimen honen lehen urratsa bertan ematea, bertakoa baita Ines del Rio, 197/2006 dotrinaren aplikazioan eragina izan dezaken epaia abiatu duen presoa. Hain zuzen, doktrina hori salatu asmoz eta Euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola eskatuko da ekimen ibiltari honetan, bihar tafallan hasi eta herriz herri mugiko da irailaren 14ra bitartean. Egun horretan amaiera ekitaldia eginen da Iruñeako Anaitasuna pabiloian. Ibon Meñika Herrirako kidearekin solastu dugu honen inguruan.