Baionako Plantoun auzoan dagoen etxe huts bat okupatzea egotzita Hartzea Lopez Arana eta beste hiri herritar atxilotu zituen poliziak iragan larunbatean. Segidan libre utzi zituzten, baina datozen egunetan jakinaraziko dizkiete euren kontrako karguak. Atxiloketen gainetik ordea, Lopez Arana eta beste hiru lagunak okupaturiko etxean dira berriz “etxebizitza arazoari aurre egiteko” okupazioa bultzatu nahi dutelako. Ipar Euskal Herrian dagoen etxebizitza arazori buruz eta okupazioari buruz hitz egin dugu goizean Hartzea Lopez Aranarekin.