78 urte zituela hil da Elias Querejeta zine ekoizlea. Hernanin jaioa, gidoilari eta dokumentalgile gisa ere lan egin du, baina, batez ere, produktore gisa nabarmendu izan da. 1963an produktora bat sortu zuen, eta 50 film baino gehiago egin ditu. Horietako askok, gainera, Berlin, Cannes eta Donostiako zinemaldietako sari nagusiak jaso dituzte. Euskadiko Filmategiko Jon Lopezekin Querejetaren figuraz arituko gara solastean.