Ibon Fernandez Iradi Lannemezan presontegian da, 2003-tik. Bizi osorako zigorra du, 30 urte, 20 urteko segurtasunarekin. Gaur bere aurkako bi euroagindu aztertuko dituzte Paueko auzitegian eta horiek salatzeko Herrira! mugimenduko ordezkaritza bat bertan da. Presoen aldeko mugimenduak jakitera eman duenez, iragan urtarrilan Ibon Fernandezi esklerosis ainizkoitza diagnostikatu zioten. Honenbestez, Herrira-k nabarmendu duenez, “Ibon Larriki preso diren zerrendan aurkitzen da eta bere askatasuna eta beste 14 larriki diren presoena eskatzen dugu”. Ibon Fernadez Iradiren kasua gertuagotik ezagutzeko, Pauen dagoen Herrira-ko Emilie Martine-kin hitz egin dugu goizean.