Gizarte zibilaren parte diren pertsona batzuk prentsaurrekoa eskaini zuten iragan maiatzaren 15ean beren sustengu osoa Euskal Herriko exiliatu politikoei berresteko eta bide batez, larunbat honetan iheslari politikoen inguruan antolatu duten egun berezira hurbiltzeko gonbitatu euskal jendarteari luzatzeko. Arbonako Erregina Dolosor euskal iheslari politikoei babesa erakutsi dien pertsona horietako bat da eta gaur, Kale Gorrian saioan, iheslariekin gazte-gaztetatik izan dituen esperientziak eta bizipenak kontatu dizkigu.