Ezaguna da gure kostaldea surflarien artean urautsi eta olatuengatik, eta hemendik aurrera errezagoa izanen da urautsi bakoitzaren ezaugarriak jakitea. Asteburu honetan, Euskal Herriko Surf Gida eskuratzeko aukera izanen baita GARA egunakariarekin. Euskaraz eta ingelesez idatzita dagoen gida honek 100 urautsi eta olatu baino gehiago biltzen ditu. Urautsi bakoitzen euskal izena, eta kostalde osoa eta oaltu guztiak azaltzen dituen mapa, Muskizetik Angeluraino. Gure kostaldea ezagutzeko aukera bikaina! Haritz Larranaga Altunak eta Mikel Troitino Berastegik, surflariak biak, egin dute gida. Haritz izan dugu gaur gurean gidari buruz solasean.