Hezkuntzan Gu Geu Eragile plataformak hiru ekimen iragarri ditu ikasturteari amaiera eman eta LOMCE Legerari ezetz esateko. Lehena bihar bertan izango da. LOMCE Legeraren kontrako sinadurak eta mozioak aurkeztuko dituzte Bilboko eta Donostiako Herzkuntza delegaritzetan. Larunbatean berriz, “LOMCE-ri Ez!” lelopean Donostiako kaleak zeharkatuko dituen “txirrinda-patin-oinezkoen martxa” egingo dute Delegaritzaraino eta ekainaren 26rako azkenik, bilera irekia deitu dute Donostiako Amara-Berri auzoko Morlans ikastetxean.