“Deserriko Kanta” hori da Eñaut Elorreitaren azken lanaren izena. Deserriaren inguruko monografikoa bezala uler daiteke 10 abestiz osatutako diska hau, eta deserroari buruz idatzitako olerkiak musikatu ditu, Mario Benedetti, Joseba Sarrionandia, Gabriel Aresti… Ken7ko taldea atzean utzita bakarlari lanetan dabil orain Elorreita, diska hau oso pertsonala izan dela esan digu, emoziotik egin duela, bera ere, nolabait, deserrian sentitu delako. “Gaur egun, maiz, deslekuan sentitzen gara” hori ere esan digu. Info7ko estudioetan izan da Elorrieta, bihar bertan amaituko du bira, Berriaren 10. urteurrena dela eta azken kontzertua eskainiko du Hendaian.