Larunbatean Esa-ko urtegiko lanak gelditzeko manifestazioa izango da Zangotzan “Yesa + No. Lanak Geditu” plataformak deituta. Urte luzeetako arazoak okerrera egin du azken boladan eta urtegiaren handitze lanek kezka zabaldu dute eskualdeko bizilagunen artean. Antonio Casas Zaragozako Unibertsitateko geologoaren arabera adibidez, “Esako urtegia “arriskuan” dago handitze lanek eraginda, eta inguruko herriak, tartean Zangoza, jendez hustea aholkatu du. Ingurumari honetan, Zangotzako bizilaguna den Iker Aramendirekin hitz egin dugu gaurkoan eta herrian bizi duten “ezinegona” azaldu digu berak. Berer hitzetan, “Esa-ko urtegiaren ondorioz, alertan bizi gara gau eta egun”.