Larunbat honetan Biarritzen euskal iheslari politikoen aldeko ekimena izango da eta egun horri begira jarri gaurko Kale Gorrian saioan Arturo Villanueva iheslariari eginiko elkarrizketaren bitartez. Villanuevak baieztatu duenez, “larunbatekoa gure etxeratzea lortzeko mugarria izanen da” eta horretarako “herritarren babesa ezinbertzekoa” izango dela gaineratu du. Iheslari gaztearen hitzetan “arazoa konpontzeko iheslariekin ere hitz egin behar da, eta guk proposamen zehatzak ditugu horretarako”. Hain zuzen, larunbateko ekitaldian, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak “proposamen zehatz” horien berri emango duela aurreratu digu Villanuevak.