Alde Hemendik mugimenduak bere lehen mobilizazio eguna egingo du larunbatean Euskal Herriko hamabost herritan. “Indar okupatzaile” guztiak Euskal Herritik aldeko egitea eskatuko dute Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iruñea, Oñati, Ordizia eta Zarautzen egingo diren manifestazioetan.