Azken txanpan sartu da Arabako Hala Bedi irratiaren bazkide kanpaina. Duela hiru hilabete jarri zuten martxan kanpaina hori, Izan zaitez halabelarri. No es que me sienta, lo soy lelopean. Kanpainaren azken txanpara iritsi dira, eta horren barruan 30 orduko etenik gabeko irrati maratoia egingo dute. Gasteizko Aiztogile kaleko Hala Bedi tabernan egingo dituzte programa guztiak, bihar goizeko 10:00etan hasi eta larunbateko 15:00ak bitartean.