Euskal Herriko punk-oi! mugimenduaren aktualitatea dakarkizu etxera Kaleko Mobida irratsaioak, eta pasa den asteburuko kontzertuen kronika luzea egin da, tartean NPJ talde donostiarraren “Azkar bizi” lana aurkeztu delarik. Ufestuek baztango taldearen “Lanari mus” eta Altxatu Irunberritarren lehen diskotik ere zehozer entzun da. Beti bezala, agenda eta berriez lagunduta. Oi!