Amurrion izanen da aurten Araba Euskaraz “Mingaina kili-kili, euskaraz ibili” lelopean. Amurrion ere Euskal Herriko bertze herri askotan gertatzen den moduan, euskara jakin bai baina ez da nahi bezain bertze solasten, ohiturak altadu behar direla dio Aitor Garatek Aresketa ikastolako zuzendariak. Aurtengo Araba Euskaraz-eko irabaziekin ikastola handitzea dute helburu, izan ere eurite eta elurteengatik teilatua erori eta gela batzuk lekuz mugitu behar izan zituzten ikasle batzuk, ginasioan bi gela egin eta patioan ginasioa eraiki. Horregatik ezin hobe etorriko zaie Araba Euskarazen jasoko duten babesa.