“Birziklatzeari bai! Errausketarik ez! Ez hemen, ez inon” aldarrikatzeko manifestazioa izango da bihar Donostian Errausketaren Kontrako Plataformen Gipuzkoako Koordinadorak, Eguzkik, Ekologistak Martxanek eta Greenpeacek. Biharko manifestazioaren deitzaileek Zubietako errauskailuaren proposamena betirako erretiratzea esijitzen dute. Donostiako bulebarrean abiatuko da protesta, arratsaldeko 17:30etan. Juanmi Galatas Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinadorako kidearekin hitz egin dugu biharko manifestazioaren atarian.