Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta indarkeria sexista salatzeko manifestazioa izango da gaur Bilbon, arratsaldeko 19:30tan Arriaga plazatik abiatuta. Protestan Ada Otuya eta Jenny Rebolloren hilketak salatzeko mobilizazioetan politikariek eta hainbat hedabidek sortutako “zirku mediatikoa” salatuko dute mugimendu feministako kideek. Haien ustez, emakumeen aurkako indarkeria lehen mailako arazoa izanik, erakundeek eta hainbat komunikabidek “modu kontziente batean” eraso isolatuak direla eman nahi izan dute aditzera, “erasoak ikusezin bihurtuz, isilean mantenduz eta desitxuratuz”. Hegoa Ugalde, mugimendu feministako kideak azaldu digu guztia goizean izandako solasaldian.