EITBko LABko arduradunarekin, Jon Otegirekin hitz egin dugu gaurko Kale Gorrian saioan eta EITBn izaten ari diren kaleratzeei buruz iritzia galdetu diogu. Otegiren hitzetan “EITBn langileak kleenex-ak bezala erabii dituzte” eta Maite Iturberi EITBKO zuzendariari “artaziak gordetzeko” eta negoziatzera esertzekoeskatu dio. Norabide berean, EAJ gobernura iritsi zenean EITBn aldaketa egon zitekeela zirudien, baina gauza gutxi aldatu dela aitortu digu EITBko LABeko arduradun Jon Otegik. Langileak ez zituztela kaleratuko esan arren, langile ebentualak eta subkontratak kanporatzea ez ote diren kaleratzeak galdetu du Otegik. Gaur arratsaldean EITBko langileek Gasteizeko Parlamentu atariraino eramango dute euren protesta Maite Iturbek bertan hitzartzea duelako.