Gaur abiatuko da Baxoa azterketa ipar Euskal Herrian eta horren harira, bat baino gehiago dira azken egunetan izan diren protestak “Baxoa euskaraz egin ahal izateko” eta euskaldunen hizkuntza eskubideak urratuak direla salatzeko. Hizkuntza eskubideen urraketa honi buruz hitz egiteko beraz, Ortzi Murua ikaslea eta Sebastien Irazoki EHEko kideak gonbidatu ditugu gaurko Kale Gorrian saiora.