Guraso arteko elkarrizketa batean: “umea erdaraz hitz egiten hasi zait”, “gureak ere izan zuen bolada, baina berehala moztu nion”, “bai, baina nik amorratzen naizenean erdarara jotzen dut”. Kasu horri helduta, eredugarritasunaz eta euskarazko aisialdiak duen garrantziaz aritu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, euskarazko joko interaktibo baten sortzaile Maider Etxaniz elkarrizketatu dute. Hauxe izan da ikasturteko azken Gureaz Blai, urrian itzuliko gara kontu gehiagorekin.