200 lagun Troquenor atarian eta 120 langileak enpresa barruan, horixe da gaur Ertzaintzak Sondikako enpresa honetara bertaratu denean aurkitutako panorama. Lantegiaren desjabetza saiesteko langile eta herritar asko bildu dira herri-harresia osatzeko. Auzia konplikatua dela oso erran digu Alberto Gabitu LABeko ordezkaria, Troquenor atarian egin digu lehendabiziko konexioa Ertzaintza iritsi berri.