Sondikako Troquenor enpresaren desalojoan izan da gaur Maribi Ugarteburu EH Bilduko parlamentaria eta Sortuko bozeramalea. Info7 Irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, EH Bilduren izenean “langileak babestera” joan dira Sondikara eta lantegira iritsi direnean “espero ez zuten” polizia operazioarekin topo egiten dutela esan digu. Maribi Ugartebururen hitzetan, guztiz salagarria da gaurkoan Ertzaintzak izan duen jarrera eta papera “lapurreta argi eta garbi bat babesten” eta “120 langile erasotzen”. Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia ere kritikatu du parlamentari soberanistak eta Bizkaia “hankaz gora” duela eta Aldundiak “ez duela ezertxo ere egiten” kritikatu du.