Ikastolen Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz-ek, EILASek, LABek, ELAk, UEUk, Ikasle Abertzaleek, Hik Hasik eta NIZE Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak agri bateratua aurkeztu zuten atzo Bilbon. Agiri horretan, LOMCE Legeari aurre egiteko konpromisoa hartzeaz gain, hezkuntza Euskal Herritik eraikitzen hasteko eskaria luzatzen dute aipaturiko eragileek eta urriaren 12rako manifestazioa antolatu dute Bizkaiko hiriburuan. Atzoko agerraldian aurkezturiko agiriari buruz solastu dugu Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko Aitziber Martinez de Lagosekin.