Gaztelun umeek ez dute jolastokirik, besoak guratzuta ez dira gelditu ordea, eta hainbat ekimen jarri dituzte martxan “nik ere jolastu nahi dut” lelopean. Jolastoki bat egiteko dirutza behar dela aitortu ditu Iban Zuzunegi gazteluarrak, Dirua lortzeko helburuarekin elastikoak saldu dituzte, zozketak, telebistako lehiaketetan parte hartu…eta ostiral honetarako ere bertze ekimen bat antolatu dute. Pitrritx, Porrotx eta Marimotos pailazoekin festa prestatu dute.