Atzo Troquenor izan zen albiste, langileak enpresa barruan giltzapetu egin ziren desjabetza sahiesteko. Gaur ADEGI patronaleko egoitza atarian 15 lagun kateatu egin dira mentalgintzan hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Ertzaintza iritsi berri zuzenean hitz egin dugu LABeko Lui Erasorekin. ELA eta LABen artean desadostasunak badaudela erran digu gurean Erasok, ELAk enpresa hitzarmena bilatzen duelako eta LABek aldiz hitzarmen integral bat. Ez da gaurko protesta bakarra izanen, uztailaren 7ra bitarte hainbat deialdi egin dituzte. Egun horretan amaituko baita hitzarmen kolektiboak negoziatzeko epea.