LEKA jaialdia periferian eta periferiarako sorturiko kaleko artegintza jaialdia da. Hiriaren periferia, pentsamendu originalez, bizipen errealez, maitasun, gorrotoz, atsekabez, erradikaltasunez beteriko espazioa delako. Periferiak egiten du posible pentsamendu independientea, gaztetxea, ez ohikoa eta arraroa. LEKA jaialdiak guzti hauek batu, benetakoaren maitaleak gerturatu eta gezurraren maitale guztiak parte hartzera gonbidatzen dituelako. Larunbat honetan da zita Donostiako Kortxoenean, Musika eta Graffitiak, Extintore Beteketa tailerra, Goroldio Grafitiak…egun osoko egitarau antolatu dute. Kortxoenea gaztetxea izan dadila abiapuntu ondoren kalea hartzeko! Jon Elorza antolatzaileetako bati egin diogu elkarrizketa gaur.