Gaur motel samar jarraituko du, ipar haize nahasiarekin. Kostaldea lainope. Goiz partean laino horiek trinko samar euri lardatsa botaz; arratsaldean saretuta eta ateri. Eguzkia keinuka ostarteetatik eta tenperatura zertxobait gorago. Barnealdean oskarbia nagusi eta tenperatura maila egokian. Antizikloiak muturra luzatuko du, baina erdigunea leku onean kokatu ezinean.
Bihar hobekuntza. Goiz parteko hego ukituak gora eragingo dio tenperaturari. Barnealdean bero handi samarra, baina kostaldean tamaina egokian arratsaldeko itsas brisari esker. Hodei zirrinta batzuk, baina ekaitzik ez da garatuko inon ere. Bikaina oro har. Beraz, egun osoan bero galanta, eta ilunabarrean errematea, ekaitza.