“Zero zabor Eguna: Faxistak kanpora!” lelopean Egiako Gazte Asanbladak auzoko ikur faxistak kentzeko asmoa dauka bihar. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 12tarako mural margoketa eta Marcelo Usabiaga milizianoaren hitzaldia prestatu dute, horren ostean herri bazkaria izango da eta bukatzeko, kale-jira auzoko plaka falangistak kentzeko. Gazte Asanbladako Txomin Camporekin hitz egin dugu eta berak azaldu digu guztia.