Larunbat goizean ehunka lagun bildu zen Iruñeko Gaztelu Plazan Luis Goñi, Xabier Sagardoy, Maider Caminos, Mikel Jimenez eta Aritz Azkoa gazte auziperatuei babesa erakutsi eta hauen atxiloketak ekiditeko #HerriHarresiaren lehen harria jartzeko. Larunbatekoaren balorazioa egin digu Eleak mugimenduko Ibai Iriartek.