Atzoz geroztik, EITBri zerbitzua eskaintzen dion M4F enpresako langileak greba mugagabean dira zuzenaritzak 27 langile kaleratu nahi dituela salatzeko. Zehazki, M4Fko langileek eitb.com webgunea edukiz hornitzen dute eta aldi berean, Jaurlaritzarentzat eta Bilboko Alhondigarentzat ere lan egiten dute. Goizean, Unai Isusi Enpresa Batzordeko bozeramalearekin hitz egiteko aukera izan dugu eta M4Fn izaten ari diren kaleratzeak EITBk agintzen dituela salatu du.