Zirkurkilgo galdeketak hautsak harrotu badira ere, ez da bakarra izanen. Villabonan eta Ordizian ere asteburuan egingo dira hondakin sistemaren inguruko galdeketak eta horien atarian, Galder Azkue Villabonako alkatea elkarrizketatu dugu gaurkoan. EAJren jarrera gogor salatu du Azkuek eta liskarra bilatzea eta egun boterean dagoen Bilduri zilegitasuna kendu nahi izatea leporatu dio alderdi jeltzaleari, besteak beste.