Herrirak bultzatutako Herritarren Epaia ekimenaren baitan, estreinatu da Zornotzan, haren jaioterrian, Jose Mari Sagardui “Gatza”-ri buruzko dokumenalta. 31 urte eman ditu espetxean zornotzarrak. Maitane Serrano eta Lander Iruin ikus-entuzneko ikasleak dira dokumentalaren egileak, Iruin izan dugu gonbidatu gaurkoan kalegorrian. 40 minutu pasatxo dituen dokumental honek GATZA preso ohia du ardatz nagusi. Guztira 5 dira elkarrizketatuak, Sagarduik 31 urte horietan izandako bizipenak kontatzen ditu lanak, arlo juridikoa lantzeko bi abokatu elkarrizketatu dituzte: alde humanoago bat ere tratzen da dokumentalean, GATZA bisitatu zuen azken pertsona ere agertzen da eta baita Gatzaren lagun min bat, hura ere preso ohia. Lander Iruinek kontatu digunez Gatzari gaia proposatu aurretik bere kasua oso landua zuten eta horregatik eman zuen Sagarduik baiezkoa.