Gaur isobaren balantza txiki baten ondorioz haizeak geldialdi luzexkagoa egingo du goizean, egunsentiko laino maskalak trinkotuz. Euririk ez du egingo eta lainook desegitean eguzkitsu geratuko da. Eguzkia apur bat txepelago, goi geruzetako hodei zirrinta batzuk egongo direlako. Hala ere, tenperaturak irabazi egingo du zertxobait eta giroak ere bai, goxoago jarriz.
Bihar itsas gainean laino koskatxoa sumatuko dugu goiz partean, baina, hala ere, txukun hasi eta dotore jarraituko du egunak. Haizea ipar-ekialdetik mugituko da eguerdian, baina, hala ere, tenperaturak irabazi egingo du pixka bat. Horrek giroa dezente hobetuko du.