Albiste kaxkar bat jaso geuen atzo, Bilboko Braka agerkariak ez du albiste gehiago zabalduko. Ekonomikoki itota erabaki hau hartzera behartuak sentitu dira. “Egin dugu bide bat, eta honaino iritsi gara” esaldi hori da orain webgunean sartuz gero irakur daitekeena. Garai ekonomiko zailak bizi ditu Euskal Herriak, eta Branka ez da horiez libro.Astero astero gurekin kolaboratu duen Ninberekin hitz egin dugu gaur, penaz hartu dutela erabakia, baina ezinezkoa zela aurrera egitea. Bilboko Brankak urte luze hauetan egin duen lana nabarmendu du, ahotsa eman diolako ez zutenei. Info7k ere agur berezia eman nahi izan dio Bilboko Brankari elkarrizketa honekin.