“Zinez arrakastatsua” izan da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibaleko 18. edizioa. Horixe da, besteak beste, EHZ festibaleko komunikazioa arduraduna den Ekhi Erramundegi kazetariak Kale Goorrian saioan esan diguna. Hiru egunetan 12.000 lagun inguru gerturatu dira Lekorneko Garro jauregira eta Erramundegik aurreratu digunez, “ziurrenik datorren urtean ere Lekornen egingo da EHZ”.