Aurtengo San Fermin jaien hasierarako lau egun eskas falta direnean, Herrira mugimenduak 2013. ediziorako prestatu dituen ekimenak aurkeztu ditu gaur Iruñean. Eguerdian dagoeneko tradizio bilakatu den “txupinazo urdina” bota dute Herrira mugimenduko kideek Iruñeako Udal Plazan eta euskal preso politikoen aldeko aldarria jaietan ere ozen entzuteko deia luzatu dute. Aurreko urtean bezala, Carmen kaleko Herriko Tabernaren alboan kokatuko da presoen aldeko gunea eta orotariko ekimenak izango dira bertan. Besteak beste, Gatibu, Itziarren Semeak edota La Jodedera taldeen kontzertuak prestatu dituzte eta horrez gain, presoen aldarria Iruñeako gainontzeko kaleetan barreiatzeko ekimen gehiago iragarri ditu Herrira-k. Guk, Herrira mugimenduko Imanol Karrerarekin hitz egin dugu goizean.