Frantziako itzulia dela eta, urtero bezala, ESAIT Pirnoetara hurbilduko da aldarrikapena, festa eta kirol zaletasuna uztartzeko asmoz. Horretarako “Nazioa gara” lelopean, uztailaren 6an eta 7an, Pirinoetan izango dira ESAIT-eko lagunak Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna lau haizeetara aldarrikatzeko. ESAIT-eko Martxel Toledok esan digunez “Tour-a erakusleiho ezin hobea da gure selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko”.