AHT GELDITU! Elkarlanaren ustez, Bordeletik Hendaiara Abiadura Handiko trenbidea eraikitzeko asmoa 2030 urtetik goitik atzeratzeko Frantziako gobernuak hartu duen erabakiak “Euskal Y”-aren egitasmoa porrot egiten ari dela erakusten du. Porrota, “Euskal Y”-a Europarekiko Abiadura Handiko loturarik gabe gelditu delako, eta aldi berean, Nafarroako lotura nahiz Gasteiz eta Burgos arteko zatian ere Adifek Abiadura Handiko egitasmoak eperik gabe atzeratzea erabaki duelako. Mikel Alvarezek azaldu digu zein den AHT Gelditu Elkarlanak egiten duen irakurketa eta uztailaren 25rako Mugitu! mugimenduak antolatu duen bizikleta martxa desobedienteaz ere hitz egin digu.