Pasa den larunbatean okupatu zuen Lekeitioko gazte asanbladak Fraileen eraikina eta gaur goizean Ertzainen zortzi bat furgoneta bertaratu eta barruan zeuden 21 pertsona aterarazi eta identifikatu dituzte. Bertako gazte asanbladako Markelek kontatu digunez, ertzainek jarrera bortitza izan dute eta gainera epailearen agidurik gabe aterarazi dituzte. Gaur arratsalderako batzarra antolatu dute 19:00etarako eskolapean eta ondoren 20:30ean mobilizazioa burutuko dute. [Argazkia: @xabigo85]