Hiru egun besterik ez dira falta txupinazorako eta Iruñean dagoeneko festa eta parranda usaina darie kaleei. Ingurumari horretan, Iruñeako peñene Federazioko Ander Larunbe elkarrizketatu dugu gaurkoan Kale Gorrian saioan. Larunbe pozik azaldu da azkenean Gora Iruñeak La Runa-ko gunea eskuratu duelako, baina erabakia “beranduegi” iritsi dela kritikatu du.