Aste honetan bertan AEK jakinarazi duen moduan, urteetako ibilbide oparoaren ostean Edurne Brouardek Korrikaren ardura utzi egin du. Azken sei Korriketan arduradun nagusi izan ondoren, eta 30 urtez lanean aritu eta gero, Asier Amondo laudiarrak hartuko dio lekukoa urritik aurrera. Gaur, Edurne Brouard-ekin hitz egiteko aukera izan dugu eta berarekin batera urte hauetan guztietan zehar Korrikan egin duen ibilbideaz hitz egin dugu.