30 urte bete ditu Donostiako Herria elkarteak, 3 hamarkadetan momentu gazi zein gozoak bizitu dituztela aitortu ditu Joxean Katalanek,eta horiek guztiak gogoan izango dituztela, larunbat honetna, uztailaren 6an Trinitate plazan egingo den ekitaldian. Antzerkia, dantza, ikus-entzunezkoak, bertsoak eta bakarlariak igoko dira oholtzara, Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Aitor gorosabel eta Xabi Bastida. Iluntzkeo hamarretan hasiko da eta sarrera doainekoa izango da gainera. Urteurrena ospatzeko ekitaldiaren errepasoa egin dugu gaur Kale Gorrian.