Hilabete falta da Bilboko Aste Nagusirako, eta dagoneko badago Txupinera. Txori Barroteko Jone Artola izan da, lehendabiziko aldia da Txori Barroteko ordezkari batek horrelako ardura hartzen, hala kontatu digu Urko Losadak. Gainera, aurten, konpartsa berri bat ere badago: Piztiak, konpartsa animalista du izena eta Konpartsero Egunean ikusiko dugu Areatzatik elkartiko berdeekin. Aurten, hala ere, udaletxearekin harremana ez da nahi bezain ona, eta Losadak salatu duenez konpartsen iritzia kontuan hartu gabe egin nahi duela Aste Nagusia udaletxean. Eta horren adibide bada aurten kontzertuak egiteko aukeratutako gunea. Aste Nagusiko kontzertuetarako Bilboko Konpartson proposamena orain dela urte askotatik Etxebarria parkea da. Udalak ordea ez du horrela ikusten.