1813an tropa angloportugaldarrek Donostia erre eta suntsitu zuteneko gertakariak ezagutarazteko egitasmoa jarri du martxan Euskomedia fundazioak. Twitter sare soziala erabili dute horretarako. Dela 200 urte gertatu zena 200 tuit bidez kontatuko dute, kronologikoki, zuzenean egingo balitz bezala. Euskaraz zein gazteleraz egingo da kontakizuna @1813tik eta @1813_es kontuetatik. Gaur, uztailaren 10a zabaldu da lehen tuita, azkena irailaren 8an izanen da. Euskomediako Iñaki Arrieta Barrurekin hitz egin dugu gaur proiektuaren inguruan.